Argazkia: Unai Zabaleta

BARAKALDO CF 1-4 SANSE

Hirutik hiru

Sansek denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Barakaldori lau eta bat irabazita San Vicente Kirol Hirian, bigarren zati bikaina sinatu ondoren.

Lehen zatia nahiko parekatua izan da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Etxekoek berea izan dute partida hasi eta gutxira, Riveiroren urruneko jaurtiketa batekin. Gipuzkoarrek, bestalde, aukera onak izan dituzte Alkain, Garrido, Olasagasti eta Reciorekin, baina atezainak gola saihestu du guztietan. Lehen zatiko azken jokaldian, aldiz, bizkaitarrak izan dira Doncelen erremate batekin abisua eman dutenak. Bi taldeentzako aukerak eta dena erabakitzeke.

Apariciok txartel gorria ikusi ostean, partida asko aldatu da txuri-urdinen alde. Hortik aurrera, gure filialaren nagusitasuna erabatekoa izan da. Eta gola berehala iritsi da, Garridok area barrutik egindako jaurtiketa baten bidez, aldaratze bat aprobetxatuta. Amaierarako hamar minuturen faltan, Aguirrek bigarrena egin du erremate bikain bati esker. Eta, handik gutxira, Veigak hirugarrena lortu du areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Vargasek, buruz, aldea murriztu du, baina hurrengo jokaldian, laugarrena egin du Navarrok.

Beste garaipen bat txuri-urdinentzat. Hirutik hiru multzoko lehen postuan kokatzeko, partida bat gutxiagorekin. Datorren astean Amorebietari bisita egingo diote. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Barakaldo CF: Oleaga, Vargas, Estrada (Jurado, min. 85), J. Lopez, Iriondo, Aparicio, Ribeiro, Seguin, Pitu, Bengoetxea (Oteo, min. 66) eta Obolskii (Marc, min. 85).

Sanse: Ayesa, Aldasoro, González de Zarate, Ezkurdia, Recio (Galarreta, min. 84), Veiga, Olasagasti, Alkain (Aranzabe, min. 84), Garrido (Martin, min. 84), Lobete (Navarro, min. 65) eta Martinez Losa (Aguirre, min. 75).

Golak: 0-1: Garrido, min. 55; 0-2: Aguirre, min. 80; 0-3: Veiga, min. 83; 1-3: Vargas, min. 88; 1-4: Navarro, min. 89

Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horia erakutsi dio etxeko Vargasi. Etxeko Apariciori txartel gorri zuzenea erakutsi dio (min. 50).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!