Ficobak antolatuta

I. Kirol berrikuntza eta teknologia kongresuan

Realak Ficobak antolatutako lehen Kirol berrikuntza eta teknologia kongresuan parte hartu du. Juan Iraolak, Arlo Digitalaren burua, lehen mahai-inguruan izan da Iris Cordobarekin, Microsoft GSIC enpresakoa, Alfonso Garcia Gamarekin, Bakara taldekoa, eta Jon Iriberrirekin, Eusko Jaurlaritzakoa. Sektorearen gaurkotasunaz eztabaidatu dute.

Kiroltech Kongresua Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentuak babesten duen ekimena da. Helburua kirol berrikuntza eta teknologi ordezkarien arteko harremanak indartzea, esperientziak trukatuz da. Kirolaren industriarekin lotura duten enpresa eta pertsonen topaketa izan da. Kiroltechek aurkezpen nazional eta internazionalak bildu ditu, kirolaren industrian eta kirol-ekitaldien antolaketan munduan diren joerekin zerikusia dutenak. Kirol ekitaldien antolakuntzez startup eta emakumea eta kirolaz hitz egin dute. Foro bat izan da, non teknologia berriak eta kiroleko eragile guztientzat eskuragarri dauden aukera berriak aurkeztu diren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!