Reale Arenatik atera ziren Echemarreko zortzi kamioiak Albal, Catarroja eta beren eskualdeetara (Valentziako probintzia) iritsi dira. Ura, esnea, produktu sanitario eta higienikoak, arropa, jostailuak, etxetresna elektrikoak... Hiru egunez, milaka pertsona joan ziren gure estadiora, eta 264 elkartasun-palet osatu zituzten Valentziako herriarentzat eta DANAk kaltetutako guztientzat. Guztira, 92 tona, hondamendi natural hau gehien pairatu dutenak eta jasaten jarraitzen dutenak hornitzeko.
Realetik eskerrak eman nahi dizkiegu material hori guztia betetzen, kargatzen eta garraiatzen eskuzabaltasunez lagundu duten enpresa eta elkarte guztiei. Eskerrik asko batez ere Echemarri, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari eta Lasarte-Oriako boluntarioei, prozesu honen funtsezko zati bat izan direlako. Eskerrik asko Uvesco, Seyce, Zaporeak eta Nagusilan ere behartsuenei laguntzeagatik. Eta, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu Reale Arenara laguntzera hurbildu ziren zale eta boluntario guztiei. Eskerrik asko guztioi!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin