UD GRANADILLA - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 18:30)

Indartuta

Vídeo

Tenerifera bidaia egingo du emakumezkoen taldeak UD Granadilla-ri aurre egiteko larunbatean 17:30ean, bertako ordua. Aurreko asteburuan estropezu egin eta gero, Gonzalo Arconadaren taldeak Tenerifeko La Palmera futbol zelaian jokatuko du seigarren jardunaldia. 

Athletic-en aurka ligako lehen partida galdu eta gero, Realeko jokalariak gogor ekin diote entrenamenduei, animoak hobetu eta lehen jardunaldientan izandako dinamika positiboa berriro lortzeko. 

UD Granadilla hamaikagarrena doa sailkapenean Madrid CFF-ren aurka lehen garaipena lortu eta gero. Nahiz eta Tenerifen jokatutako azken partidetan Txuri Urdinak garaipena lortu, kanariarrak talde gogorra dela erakutsi du beti. 

Etxean jokatutako azken partidaren ostean, inoiz baino gehiago izan duten zaleen babesarekin, hiru puntuekin bueltatzea espero dute. GOL katean ikusi ahal izango da partida.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!