Martin Zubimendik ezin hobeto irudikatzen du Zubietaren izateko eta egiteko modua. Diskretua, langilea eta herabetasun dosi ona duena. Eta, aldi berean, gertukoa eta maitekorra bere inguruko jende guztiarekin. Hori egiaztatu ahal izan zuten atzo Donostiako Aiete auzoko BM Pagolara hurbildu ziren zale ugariek.
Jendetza zegoen gure babeslea eta Realzale Programan ere kolaboratzailea den BMari egindako bisitan. Erdilari gazteak MVPren apirileko saria merezimendu osoz irabazi zuen. Bai Zubimendik bai MVParen zozketaren irabazleak, Miren Arrillagak, Errenteriako bazkide txuri urdinak, BMren opariak jaso zituzten.
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin