SANSE 1-1 HARO DEPORTIVO

Ihes egin du

Vídeo

Sansek bana berdindu du gaur arratsaldean Haro Deportivoren aurka Zubietan, eta nahiz eta gipuzkoarrak aurretik egon ia partida osoan, garaipenak azken minutuetan ihes egin du.

Txuri-urdinak bigarren minutuan aurreratu dira, Robert Navarrok baloia erdiratu eta Roberto Lopezen erremate bikain bati esker. Hamabost minutuko jazarpena izan dute kanpokoek txuri-urdinen arearekiko, eta horietako aukera batean, Apodacak, buruz, oso abagune argia izan du berdinketa lortzeko, gutxigatik jokaldia kanpora joan eta gero. Partida berdinduz joan da lehen zatiko azken txanpan, Sanse ondo kokatuta baitzegoen zelaian. Erasoan izan duten aukerarik onena aprobetxatu dute atzean sendo egoteko.

Errioxarrek estutzen jarraitu dute bigarren zatian, eta gero eta arrisku handiagoarekin heldu dira aurkariaren atera. Gipuzkoarrek ofizioz jokatu dute, partidaren kontrola mantentzeko. Kanpokoen presio altuak zaildu egin du txuri-urdinek baloia jokatuta atera ahal izan izana, eta, ondorioz, defentsako lana biderkatu egin da une batez. Eta, neurketa osoan zehar egindako ahaleginaren ondoren, amaierarako hamar minutura berdintzea lortu dute bisitariek. Kolpe gogorra.

Txuri-urdinek bosgarren jarraitzen dute, laugarren postutik hiru puntura. Bukaerarako hamar jardunaldiren faltan jarraitzen du borrokak. Datorren astean, gipuzkoarrek Calahorrari bisita egingo diote.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco, Aranbarri, Pacheco, Jiménez, Zubimendi, Gorostidi (Veiga, min. 73), Alkain (Aldasoro, min. 65), R. Lopez, R. Navarro (Garrido, min. 85), Lobete.

Haro Deportivo: Sobron, Loza, Duro, J. Perez, Ballardo (J. Garcia, min. 89), Apodaca (Manjón, min. 60), J. Martinez, Corbalan, Valiño (Dieng, min. 77), Pan, Calle.

Golak: 1-0: R. Lopez, min. 2; 1-1: Manjon, min. 80

Epailea: Gao Aladro. Txartel horia erakutsi die etxeko Blasco, Lobete eta R. Lopezi eta kanpoko Manjon eta Corbalani.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!