CD PRADEJON 3-1 REAL SOCIEDAD B

Ihes egin du

Gure emakumezkoen bigarren taldeak hiru eta bat galdu egin du gaur arratsaldean CD Pradejonen aurka Bigarren Mailara igotzeko lehian. Neurketa gogor hasi da bi taldeentzat. Txuri-urdinek markagailuan aurrea hartzea lortu dute partida hasi eta 30 segundora, Mirari Uriaren jaurtiketa bikain bati esker. Etxekoek ez dute atzera egin eta erritmoa arintzen joan dira, Lidia Alen markagailua berdintzea lortu duen arte. Gipuzkoarrek baloiaren jabetza kontrolatzen jarraitu dute lehen zatiko azken txanpara arte, non Irene Yanguasek buruz errematatzea lortu duen Andrea Galanek egindako erdiraketa.

Bigarren zatiak lehenengoaren antzeko dinamika jarraitu du, hala ere, donostiarren golik gabe. Neurketaren hirugarren gola, Carmen Sobronek area kanpotik jaurti duen falta zuzen baten bidez iritsi da, honela, kanpokoen aukerak murriztuz. Txuri-urdinek aukera garbiak izan dituzten arren, ez dute asmatu. Dena dela, ez du balio atzera egitea, oraindik garrantzitsuak diren beste hiru jardunaldi jokatzeko falta baitira. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

CD Pradejon: Sheila Asensio, Andrea Galan, (Lesley Tarom, min.67) Merche Izal, Irati Ezcurdia, Marisol Urrutia (Angela Sanz, min. 74), Lidia Alen, Irene Yanguas, Laura Perez, Carmen Sobron (Barbara Krumnack, min. 88), Maria Herce (Estrella Lorente, min. 88) eta Adriana Parada (Ana Pagola, min. 74)

Real Sociedad B: Olatz Santana, Ane Amutxsastegi, Erkuden Lasa (Jone Larrañaga, min. 80), Malen Solozabal, Laida Balerdi, Nahia Aparicio, Izaro Tores (Sara Roda, min. 66), Elene Viles (Maren Lezeta, min. 58), Mirari Uria, Claudia Fernandez eta Uxue Estrada

Golak: 0-1: Mirari Uria; 1-1: Lidia Alén; 1-2: Irene Yangues; 3-1: Carmen Sobron

Epailea: Leire Franco. Etxeko Marisol Urrutia eta Irato Ezcurdiari eta kanpoko Jone Larrañagari txartel horia erakutsi die.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!