Gure emakumezkoen taldeak Fundacion Albacete jasoko du igande honetan 12:00etan Jose Luis Orbegozo futbol zelaian. Gipuzkoarrek porrot mingarri bat jasan zuten Zaragozan eta badakite zer aurkari mota edukiko duten aurrean asteburu honetan, beheko postuetan kokatuta daudelako.
Nahiz eta azkeneko jardunaldian garaipena ez lortu, Erreginaren Kopara sailkatzeko aukera asko daude, zortzigarren sailkatua puntu bakar batera dagoelako. Gonzalo Arconadaren neskek bigarren itzuli bikaina egiten ari dira eta horrek saria merezi du denboraldi bukaeran. Neurketa ETB1-ek emango du zuzenean.
Deialdia ondorengo jokalariek osatzen dute: Cris, Gaste, Ramajo, Iraia, N. Miralles, Soldevila, B. Beltran, Itxaso, Etxezarreta, L. Baños, Chini, Beristain, Zornoza, Leyre F., Manu, N. Eizagirre, Michi eta Nahikari. Mariasun Quiñones (haustura sudurreko hezurretan. Balorazioa egiteke) eta Manu Lareo baja medikoak dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin