RAYO CANTABRIA – REAL C (IGANDEA, 17:00)

Ikasturtea hasten dute

Gure hirugarren taldeak kategoria berri batean hasiko du denboraldia, duela hilabete batzuk lortutako igoera historikoaren ostean. Talde txuri-urdinak Rayo Cantabriari egingo diote bisita, Racingen filiala, mailara igo berri diren taldeen arteko norgehiagoka batean. Ilusioz beteriko urtea izango da, kategoria honetan finkatzeko, bertan estreinatuko diren taldeez beteta.


Akordioa Foottersekin

Realak akordioa lortu du Foottersekin aurtengo denboraldiari begira. Harreman berri honi esker, gure zaleek zuzenean jarraitu ahal izango dituzte Reala Cren partida guztiak, bai Zubietan jokatzen direnak, bai etxetik kanpo jokatzen dituztenak.

Zubietako neurketak, orain arte bezala, Real Sociedad TVn emitituko dira, eta hemendik aurrera gainera, Foottersen bidez ere ikusi ahal izango dira, Zubietatik urrun jokatuko diren partidak eskaintzeko. Streaming plataformak bi kameratako emanaldiak, errepikapenak eta narrazioak eskainiko ditu, gure bigarren filialeko partidak askoz ere esperientzia erakargarriagoa izan daitezen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!