MITO BAT SORTU DA

Ikur egun batez

Vídeo

Larunbat hau betiko markatuta geratuko da realzale guztien gogoan. Anoetako azken partida izango da Xabi Prietorentzat, arrazoi askorengatik Realaren ikur izan daitekeen jokalari batentzat. Futbolari ikonikoa, enblema, bere bizitza osoan defendatu duen ikurraren balioak zintzo ordezkatzen dituena. Realaren iritziz, jokalari berdingabe batek keinu berdingabe bat merezi du

Bizi garen mundu honetan, kirolaren figurek rol garrantzitsua jokatzen dute gizartean. Zelai barruan zein kanpoan duten izaera, taldekideekiko jarrera eta transmititzen duten mezua dela eta, erreferente sozial bihurtzen dira, jarraitu beharreko eredu. Gero eta zailagoa da erreferente eredugarriak eta balio positiboei lotutakoak aurkitzea.  

 

Jokalari berdingabe batek keinu berdingabe bat merezi du

Xabi Prieto da balioetan oinarritutako futbol horren azken ordezkarietakoa. Kalitatea, apaltasuna, lana, ahalegina eta konpromisoa Mito bihurtzeko eta futbolaren mundu osoaren errespetua irabazteko titulurik ez dela behar erakusten duen futbolaria. Klubaren balioak gorpuzten dituen jokalaria, gure koloreen alde beti dena eman duena.

Datorren maiatzaren 12an izango du bere azken partida Anoetan. Hasi zen klub berean erretiratzen da, inoiz taldez aldatu gabe. 530 partida ikur berarekin. Horietako asko Bigarren Mailan; taldea jaitsi zenean, Xabik bide horri berari jarraitzea erabaki zuen, beste kolore batzuk defendatzeko aukera izan bazuen ere.

Zalantzarik gabe, jokalari berdingabea. Horregatik, bere bizitza osoko ikur berarekin jokatuko duen azken partidan, Realean erakutsi nahi dugu harro gaudela horrelako jokalari bat izateagatik. Bere ereduaren eta figuraren balioa agerian jarri nahi dugu, modu berezi batean.

 

Xabik beti eraman du Realaren ikurra. Realak bera eramango du ikur

Adibide historiko batek keinu historiko bat merezi du. Xabik beti jokatu du Realaren ikurrarekin. Horregatik, Anoetan jokatzen duen azken partidan, Realak egun batez bera eramango du ikur.

Larunbatean, Leganesen aurkako partidan, Realak inoiz aldatu ez duena aldatuko du. Kamiseta txuri-urdinak ez du baloia banderarekin eramango. Horren ordez, taldeak Xabi Prietoren ikur batekin jokatuko du, despedidako omenaldi gisa. Espero dugu keinuak mugak gainditzea, eta balio izatea Xabiren eredua ahalik eta urrutien iristeko, eta, jakina, hurbileko zaleen artean, Anoetan Xabiz disfrutatu duten horien artean, sakon sumatzeko.

Xabi Prietok ez du titulurik irabazi, baina realzale guztien errespetua eta miresmena bereganatu ditu. Larunbatekoa Anoetan duen azken partida izango da; partida amaitutakoan, Realeko mito izango da.

 

Eskerrik asko Xabi Prieto. Eskerrik asko 10. Eskerrik asko kapitaina. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!