one club men

Harrotasuna zure kamisetan

Emozioz beteriko arratsalde batean, Anoetako speakerrak maite dugun klubaz harro sentiarazi gintuen esaldi hau botata:  “Ligan, bere historia osoan, gehienera jota 50 jokalarik baino ez dute eskuratu ‘One Club Man’ izateko ohorea. Eta Realean 17 ditugu”. Sentimendu txuri urdina are gehiago kanporatzen da bere sinboloak edo bere izen handiak gogoratzen direnean.

Kamiseta hau defendatu duen edozein futbolarik merezi du historia zati bat. Baina ‘One Club Man’-ak, kirol ibilbidea osoa klub profesional bereanegiten duten futbolariak, pasta bereziz eginda daude. Txapelketak irabazi zein ez, titulurik garrantzitsuena dute, konpromisoa, leialtasuna, uko egiteko gaitasuna eta beren bizitza osoan txikitatik maite dituzun koloreak defendatzearen harrotasunaren moduko balioak dituztela aitortzen baitizkie.

Arrazoi horregatik, Xabi Prietok, ‘One Club Man’ apartam izan denak, agur esango dion unearekin bat eginda, gure marrazkilariak, Marrazketabarrek, hunkitzeko moduko kamiseta diseinatu du bizitza osoan Realean ematea erabaki zuten futbolari horien omenez. Izan ere, ez da titulurik irabazi behar izen handiko pertsona bat bihurtzeko.

Gaurtik aurrera, ‘One Club Men’ kamiseta edukiko duzu salgai gure online dendan, eta Anoetako dendan ere bai (ordutegia: 10:00etatik 20:00etara).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!