IRABAZI ARTE DERBIAN

Ikuskizun gehiago


Bigarren urtez jarraian, 'Irabazi Arte' telesailak bat egin du derbiko festarekin. Martxoaren 23an, larunbata Reale Arenan jokatuko den derbirako prestakuntzak aurrera jarraitzen dute. Irabazi Arteko aktoreak giroa jartzeko hasiera ezin hobea izango dira. Bertan, gazteenek beren pertsonaia gogokoenekin hitz egin eta argazkiak ateratzeko aukera izango dute.

Keler Espazioko ateak 15:30ean irekiko dira, eta protagonistekin gozatuko dugu 16:00etatik 17:00ak arte. Gazteenen artean sentsazio handia sortzen duten aktoreek ez dute galdu nahi izan topaketa garrantzitsu hau, eta zuekin guztiekin ospatu nahi dute derbiko festa. Ez ezazue galdu!

Larunbatean jende asko espero denez, bihar 11:00etan hasi eta aforoa amaitu arte (250 pertsona), sarrerak doan erreserbatu ahal izango dituzu (pertsona bakoitzeko lau gehienez) gure kanaletan (web, app eta RRSS).

*Gonbidapenak agortu dira jada. 



*Ekitaldian parte hartzeko beharrezkoa izango da partidako sarrera aurkeztea.*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!