Ilusio handiko denboraldi amaiera duena Sansek. Txuri-urdinak bigarren sailkatu bezala iristen dira azken txanpara eta futbol erakargarri eta eraginkor batekin. Aitor Zulaikaren gazteek ez dute hanka azeleragailutik altxa nahi eta betiko intentsitate altu eta arretarekin lan egiten ari dira helburua eskuratzeko.
Hurrengo erronka ez da edonolakoa. Gipuzkoar derbia jokatuko da Stadium Galen ostegun goizean, Bigarren B Mailako hezur baten etxean. Real Unionen denboraldia irregularra izaten ari den arren, mugako zelaian zailtasunak izan ditu bete gure filialak. Bolada txar hori moztea, motibazio berri bat gazteentzat. Deialdia partidaren egunean ezagutuko da. Baja medikoak dira Pablo Sisniega, Martin Merquelanz, Iker Olaizola eta Agustin Davila.
Lehia zuzena La Floridan (osteguna, 11:30)
Lehia zuzena La Floridan (osteguna, 11:30)
Lehia zuzena gure hirugarren taldeak jokatuko duena Portugaleteko La Florida zelaian ostegun goizean. Bigarren sailkatuari egingo diote bisita Sergio Franciscorenek, hiru puntu aurretik daudenak taulan. Norgehiagoka garrantzitsua denboraldi bikaina burutzen ari den Reala C-ren aukerei begira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin