Aurreko denboraldian, konfinamenduan, Johan Cruyff Fundazioak Imanol Alguacil izendatu zuen 19-20 denboraldiko entrenatzailerik onena. Urtebete geroago, pandemia dela eta, Realeko entrenatzaileak saria jaso du eta saria bere staffarekin eta talde osoarekin partekatu nahi izan du.
Cruyff Fundazioak eta COPEren Tiempo de Juegok Johan Cruyff eta bere Fundazioaren balioak ondoen ordezkatzen dituen entrenatzailea saritzen dute denboraldi bakoitzean. Azken urteetan, Eusebio Realeko entrenatzaile ohia, Quique Setien eta Abelardok jaso dute saria.
Johan Cruyff Fundazioa
Cruyff Fundazioak urteak daramatza mundu osoan beharra duten haurrentzako kirol-proiektuak babesten eta garatzen. Belar artifizialeko zelaietan -Cruyff Courts- eta jolastokietan egindako kirol-proiektuen bidez egiten du. Hazteko, lagunak egiteko eta osasun fisikoa eta mentala hobetzeko espazioak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin