CULTURAL DE DURANGO 0-1 REAL C

Indartsu jarraitzen dute

Real C-k modurik onenean hasi du urtea, Tabiran Cultural de Durangoren aurka 0-1 irabazita. Gure hirugarren taldeak emaitza kudeatzen jakin du eta meritu handiko garaipena lortu du behin-behinean sailkapeneko bigarren postuan jartzeko.

Neurketa oso parekatua hasi da, aukera gutxirekin eta bi taldeen arteko oreka handiarekin. Txuri-urdinek nortasunez lehiatu duteeta, lehen zatiaren azken txanpan, eraso on bat baliatu du Elcanok donostiarrak aurreratu eta 0-1ekoa jartzeko.

Bigarren zatian, gure hirugarren taldeak markagailua ondo eusten jakin du. Txuri-urdinek aurkariaren abaguneak saihestu dituzte eta kontraerasoan errenta handitzeko aukeraren bat izan dute. Garaipen garrantzitsua batzen, hazten eta joko ona erakusten jarraitzeko. Jardunaldia oraindik bukatzeke dago baina, momentuz, gipuzkoarrak sailkapeneko bigarren postuan jarri dira. Horrela jarraitu behar da. Hurrengo jardunaldian Añorga hartuko dute Zubietan dinamika on honi jarraipena emateko helburuarekin. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Cultural de Durango: Markel, Polanco (Peio, min. 72), Artabe, Joseba, Apezetxea (Diego, min. 55), Filippini (Edorta, min. 72), Ugaitz (Borja, min. 86), Lejardi (kap.) (Arietaleanizbeaskoa, min. 55), Gontzal, Gorroño eta Kepa.

Real C: Folgado, Segurola (kap.), Cabo (I. Ferrer, min. 87), Peral, De Orue, Arana, Larralde (Shuaib, min. 75), Elcano (Samuyiwa, min. 64), D. López (Ruiz de Illa, min. 87), Sáenz eta Letamendia (Garitaonaindia, min. 75).

Gola: 0-1: Elcano, min. 38.

Epailea: Gaizka del Palacio. Txartel horia erakutsi die etxeko Apezetxea, Kepa eta Gorroñori eta kanpoko Segurola, Arana eta I. Ferrerri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!