REAL SOCIEDAD-VILLARREAL CF (larunbata, 16:15 horas)

Informazio erabilgarria

Realak eta eta Villarreal CF taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar, larunbata, 16:15etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 15:15etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Osasun neurriak

COVID-19a gure artean dago oraindik. Azkenengo asteetan datuek okerrera egin dute. Horregatik inoiz baino gehiago ezarritako osasun neurriak errespetatu behar ditugu.

Horregatik, orain inoiz bano gehiago osasun neurriak betetzen jarraitu behar dugu (musukoa beti jantzita, zure eserlekuan ez kontsumitzea, osasun garbitasuna…).

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Tabernetako zerbitzua

15:15etan, 12 barra irekiko dira beheko eraztunean, eta beste 14 barra goiko eraztunean. Gogoratu behar da ostalaritzara eta jatetxeetara bideratutako eremuetan bakarrik kontsumitu ahal izango dela, eta eserlekuan ezin izango dela kontsumitu, dekretu berriak ezartzen duen bezala.

Jostailu bat denentzat

Gipuzkoako umerik gera ez dadila opari gabe Gabon hauetan. Hori da Gipuzkoako Gurutxe Gorriaren “Jostailu hezitzailea” kanpainaren helburua. Beste urte betez, Real Sociedad Fundazioa kanpaina honetara batu da, ume guztiek gabonetan opari bat edukitzeko helburuarekin.

Bihar eramango den ekintza da. Estadioaren inguruan 4 gune jarriko dira jostailuak jasotzeko. Nahi duten sale guztien bere ekarpena egin dezakete, haur guztiek gabonak ilusioz bizi ahal izateko. Derrigorrezkoa da jostailua berria izatea, inor desberdin sentitu ez dadin egun bere hauetan. Jostailuen jasoera 14:30etan hasi eta 16:15ean amaituko da.

Informazio gehiago (sakatu hemen)

Reale Arenako denda

Gogoratu Gabonetako produktu berriak (jertsea, egutegia...) eskuragarri dituzula, gure ohiko beste produktuez gain. Aukera polita zure opariak aurreratzeko. Bestalde, aprobetxatu dendara bisita Gabonetako detaileak dituen Reala AR (errealitate areagotua) esperientzia berria ezagutzeko. Ez ahaztu Realzale App-a deskargatzea.

Sarreren salmenta eta bazkideentzako arreta (gorabehereak)

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 14:15etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko.

Bihar ez da egongo bizikletentzako aparkalekurik

Bihar arratsaldean Amara Berri ikastetxean ekitaldi bat egingo denez, oraingoan ezingo da bizikleta eta patineteentzako aparkalekua prestatu. IBK Bike enpresak babestutako aparkalekua igandean izango da berriro martxan, 17:30ean, Sanseko partida dela eta.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!