REAL SOCIEDAD-REAL BETIS (OSTIRALA, 21:00)

Informazio erabilgarria

Realak eta eta Real Betis taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar 21:00etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Keler Espazioa

17:00etatik aurrera martxan egongo da jatetxe- eta aisialdi-gune berria.

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Sarrera txartel Infantilarekin

Partida honetan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Reale Arenako denda eta tabernak

Reale Arenako denda zabalik egongo da 18:00etatik 21:00etara. Bestalde, estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik eta ohiko barra zerbitzua eskainiko da.

Bazkideentzako arreta (gorabehereak) eta txarteldegia

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 19:00etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko.

Txarteldegian bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, agortu ez badira. Sakatu esteka honetan ticketing plataformara sartzeko.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 20:00etatik aurrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!