REAL SOCIEDAD-FC BARCELONA (OSTEGUNA, 21:30)

Informazio erabilgarria

Realak eta eta FC Barcelona taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar 21:30etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Fan Zone

Marsel magoak haurrentzako ikuskizun bat eskainiko digu 18:30etatik aurrera gure Fan Zonean. Emanaldia doakoa izango da eta ordubete inguru iraungo du. Oraindik eskolako oporrak direta eta, gure Fan Zonek jaieguna balitz bezala egokituko du bere ordutegia eta eguerdiko hamabietatik aurrera irekiko du. Hiru guneak egongo dira martxan: Keler Espazioa (ostalaritza eta gastronomia), txikientzako fan zonea eta LG Gaming Room, non e-Reala Cup-en atariko fasea jokatuko da 12etatik 16etara.

Informazio gehiago (sakatu hemen)

Omenaldia partidaren atarian

David Zurutuzak zaleen txalo zaparrada eta maitasuna jasoko ditu. Gure ‘ilegorriak’ ezin izan zuen jendearen aurrean agur esan pandemiarengatik eta orain familiari txuri-urdinari agur esateko aukera izango du FC Barcelonaren aurkako partidaren atarian. Norgehiagoka hasi aurretik, Jokin Aperribay presidenteak Klubaren Urrezko eta Brillantezko Insignia ezarriko dio Realarekin izan duen ibilbide bikainari esker.

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 20:30etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Sarrera txartel Infantilarekin

Partida honetan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Reale Arenako denda eta tabernak

Reale Arenako denda zabalik egongo da 10:00etatik 21:30etara. Bestalde, estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik eta ohiko barra zerbitzua eskainiko da.

Bazkideentzako arreta (gorabehereak) eta sarrerak agortuta

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 19:30etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko. Bestalde, sarrerak agortu dira.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 20:30etatik aurrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!