Marsel magoaren emanaldia Fan Zonen (osteguna, 18:30etan)

Magia partidaren aurretik

Futbola, musika, telebistako estreinaldiak eta, datorren ostegunean, magia ere bai. Realeko Fan Zonek partidu aurreko entretenimendu eskaintzarekin jarraitzen du. Oraingoan, Barcelonaren bisita dela eta, Marsel magoa Keler Espazioan arituko da 18:30etik aurrera.

25 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalarekin, Marsel magoak haurrentzako ikuskizun bat eskainiko digu, eta horri esker magiaren mundu harrigarrira hurbilduko gara modu dibertigarri, familiar eta didaktiko batean. Emanaldia doakoa izango da eta ordubete inguru iraungo du.

12etatik aurrera: gastronomia, puzgarriak, e-Reala Cup…

Ostegunean oraindik eskolako oporrak direta eta, gure Fan Zonek jaieguna balitz bezala egokituko du bere ordutegia eta eguerdiko hamabietatik aurrera irekiko du. Hiru guneak egongo dira martxan: Keler Espazioa (ostalaritza eta gastronomia), txikientzako fan zonea eta LG Gaming Room, non e-Reala Cup-en atariko fasea jokatuko da 12:00etatik 16: 00etara.

Era berean, Reale Arenan gertatzen dena gertutik sentitu nahi duten zale guztiek zuzenean jarraitu ahal izango dute Keler Espazioaren pantaila erraldoitik. Bertan, afaritarako menu bat ere aurkituko duzu FC Barcelonaren aurkako partida ikusten duzun bitartean.

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!