SANSE-UD ALMERIA (21:00)

Informazio erabilgarria

Sanse eta eta UD Almería taldeak Reale Arenan jokatuko dute gaur 21etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

FutbolisToc 'bakarrizketa Keler Espazioan

Arratsaldeko 19etan Zuhaitz Gurrutxaga Realeko jokalari ohi eta artista Keler Espazioan arituko da bere bakarrizketa arrakastatsuarekin. Sarrerak esteka honetan eros daitezke edo, zuzenean, 18:30ean irekiko den esparruaren sarreran.

Emakumezkoen festarako gonbidapenak

Aprobetxatu bigarren taldeko partidara zatozela zure gonbidapena jasotzeko emakumezkoen taldearen festarako (igandea, 12etan). 19etatik 21etara jaso ahal izango dira leihatilan.

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 20etan irekiko dira. Sanseko partidetan tribuna bakoitzeko ate bat irekiko da (1, 5, 10, 11 eta 16. ateak).

Goiko eraztuneko bazkideentzako gomendioa

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, Sanseren partidak Reale Arenaren beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Aldez aurretik eskertzen dugu zure aurretiko jarrera.

Bazkidearentzako arreta eta sarreren salmenta

Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 19etatik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Bazkide ez bazara eta Sanseko partidara joan nahi baduzu txarteldegian bertan erosi ahal izango duzu sarrera. Hemen duzu ere sarreren salmentaren esteka.

Reale Arenako denda eta tabernak

Estadioko denda 10etatik 21etara egongo da zabalik. Bestalde, estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik (20:00) eta ohiko barra zerbitzua eskainiko da.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatuko denez, Sanseren partidan, ez da bizikletentzako aparkalekurik egongo Amara Berri ikastetxean. Igandean izango da berriro martxan, emakumezkoen taldearekin batera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!