REAL SOCIEDAD-RCD MALLORCA (ASTEARTEA, 19:00)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta RCD Mallorcaren arteko partidako informazio erabilgarria (19:00):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 18etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune egongo da martxan.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 20tan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Infantil Txartelarekin sarbidea

Pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 17etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 18etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatzean, bizikleta eta patineteen aparkalekua ez da erabilgarri egongo.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!