REAL SOCIEDAD-ANDERLECHT (OSTEGUNA, 18:45)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Reale Arenan ostegunean Real Sociedad eta Anderlecht taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (18:45):

Keler Espazioa (itxita)

Segurtasun arrazoiengatik, Keler Espazioa itxita egongo da ostegun honetan. Igandean ere martxan izango da 19:00etatik aurrera.

Aldez aurretik etorri (segurtasun-neurriak)

Arratsaldean eta astegunetan jokatzean eta segurtasun-neurriak handitzean, estadiora aurretik joatea gomendatzen dizugu, ereserkiekin zelaira irteteaz gozatzeko. Klikatu HEMEN segurtasun-neurriei buruzko informazioa jasotzeko.

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zabalgunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Eremu horretatik Ekialdeko Harmailarantz edo Aitor Zabaleta Harmailarantz oinez sartu behar baduzu, egin klik hemen eta berrikusi zein izango den prestatu den oinezkoen joan-etorria.

Partida osteko hiri-autobusak

Partida amaitzean, obrak direla eta, Aita Donostia plaza 15 minutuz itxita egongo dela jakinarazi digute. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Trafiko-fluxua partida ondoren

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:45etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:45etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 17:45etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatzean, bizikleten eta patineteen aparkalekua, Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua, itxita egongo da ostegun honetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!