Datorren ostegunean Europa Leagueko ereserkia entzungo da Reale Arenan. Belgikako Anderlecht taldearen bisitarekin estreinatuko gara etxean, 18:45ean. Arratsaldean eta astegunetan jokatzean, eta segurtasun-neurriak handitzean, estadiora aurretik joatea gomendatzen dizugu, ereserkiekin zelaira irteteaz gozatzeko.
Bestalde, segurtasun-arrazoi berberengatik, eta Reale Arenako iparraldea inguratzen duen perimetroa obretan dagoenez, oinezkoen joan-etorria moteldu egingo da. Gainera, 16:30etik 19:00etara, ibilgailuen zirkulazioa itxita egongo da Amara Berrin, Pio XII Enparantzaren eta Reale Arenaren artean.
Azkenik, gure zaleei jakinarazi nahi diegu, Anderlechteko zaleak iristen direnean, itxi egingo dela sartzen diren gunearen perimetroa. Ibilgailuen trafikoa itxita egongo denez, zelaira ekialdetik sartu nahi duten Realeko jarraitzaileek errepidetik sartu ahal izango dute, edo itxaron bisitariak sartu arte.
Klikatu HEMEN tokiko agintariek emandako informazioa ikusteko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin