Seiehun zale inguru izango dira ostegun honetan Pilsenen, Europa Leagueko ligaxkako laugarren jardunaldian. Txekiar Errepublikara bidaiatzen duzun pertsonetako bat bazara, hona hemen partida egunerako informazio interesgarria:
‘Meeting point’
Gure zaletuentzako topagunea Brewery Courtyard izango da, Pilsen plaza bitxi eta zabala, jatetxe-zerbitzuz eta terrazaz inguratua. Estadiotik 5 minutura dago, oinez, ‘Pivovarská lávka’ zubia zeharkatzen.
Bestalde, herriko zaleek ere badute euren ‘meeting point’-a, eta estadiora joateko ohitura dute, handik paseatzera. Bere topagunea Errepublika Plaza da eta bertako agintariek 16:00etatik aurrera bertara ez joateko eskatzen dute.
Estadiorako sarbideak
Realaren zaleak hegoaldeko tribunaren eskuinaldetik sartuko dira estadiora, zehazki U12 eta U13 sektoreetatik (klikatu HEMEN planoa ikusteko).
Zelaiko ateak 19:30ean irekiko dira eta aldez aurretik joatea gomendatzen da; izan ere, segurtasun-arduradunek kontrol-perimetroa ezarriko dute bisitarientzat (NANa aurkeztea, sarrerak ikusteko moduan kontrolatzea eta gorputza miatzea).
Estadioaren barruan
Ohikoa denez, baimendu gabeko objektuekin ez da zelaira sartzen utziko (partidaz kanpoko bereizgarriak, A4tik gorako poltsak eta motxilak, kanpoko bateriak, ordenagailu eramangarria, janaria, edari alkoholdunak, beirak...).
Estadioaren irteera
Europako joan-etorrietan gertatzen den bezala, bisitarien irteera moteldu egingo da partida amaitzean, eta, beraz, gure jarraitzaileei gomendatzen diegu aurretik planifikatu dezatela ostatura itzultzea.
Pilseneko garraio publikoak ordutegi erregularretan funtzionatzen du gauerdira arte, eta gauerditik goizaldeko 4ak bitartean, gaueko autobusak orduko behin ibiltzen dira.
Zaleek partidaren ondoren Pragara bidaiatu behar badute, hurrengo egunera arte itxaron beharko dute. Hemen duzu garraio publikoaren (trenak eta autobusak) ordutegietarako esteka.