REAL SOCIEDAD-RAYO VALLECANO (osteguna, 19:30)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Reale Arenan bihar Real Sociedad eta Rayo Vallecano taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (19:30): 

Keler Espazioa

Keler Espazioa 17:30etan irekiko da. Gastrogune eremua martxan egongo da gauerdira arte. Partida pantaila erraldoian emango da. Espazio honetara joaten diren zaleek pintxo-poteko ostegun bat izango dute estadio barruan. Edariak eta pintxoak 3 € balioko dute, eta sustapena eskuragarri egongo da zabalik egongo den bost orduetan.

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago Euskotren (egin klik HEMEN)

Informazio gehiago Donostiabus (egin klik HEMEN)

Iparraldeko zelaiguneko obrak 

Topoaren geltokia erabat eraberritzearen ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zelaigunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Inguru horretatik Ekialdeko Tribunara edo Aitor Zabaleta tribunara oinez joan behar baduzu, klikatu hemen eta berrikusi zein izango den egokitu den oinezkoen zirkulazioa. 

Trafiko eta oinezkoen fluxuak 

Bestalde, obra honen fase berriaren ondorioz, estadioaren inguruko ibilgailuen trafiko-fluxua baldintzatu egin da. Eragin berriak kontsultatzeko klikatu estekan. Ekialdeko Harmailako zaleei eta Aitor Zabaletari gomendatzen diegu oinez joatea, gero estadiotik irten eta zelaia mendebaldetik inguratzeko, obrak ipar-ekialdean sortutako korridore estua saihesteko.

Trafiko-fluxua partida ondoren

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Ateen irekiera 

Reale Arenako ateak 18:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da. 

Bazkideentzako Arreta Bulegoa 

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Sakatu HEMEN sarrerak erosteko. 

Tabernetako eta dendako zerbitzua 

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!