Hemen duzu Anoetan Real Sociedad eta Sevilla FC taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (ostirala, 21:00):
Txartela NFC formatuan
5.000 bazkidek baino gehiagok NFC formatuko karnet digital berria deskargatu dute. Anoetako ateak 20:00etan irekiko dira. Bazkide-txartel fisikoarekin, txartel digitalarekin edo partidaren sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkide bazara eta oraindik zure txartel digitala ez baduzu, klikatu HEMEN eta jarraitu urratsak mugikorrean deskargatzeko eta txartel bat baino gehiago gorde ahal izateko.
Lagapenak
Gogoratu, ezin bazara joan, bazkide-txartela pertsona bati (senide bati, lagun bati, nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketa horietako edozein egin ahal izateko, erregistroa eguneratu beharko duzu aldez aurretik. Sarbideetako kontrol- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, 18:00ak baino lehen egin beharko duzu kudeaketa.
Klikatu HEMEN eta jarraitu jarraibideak
Sarrera Infantil txartelarekin
Ostiralean jokatuko dugun partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.
Omenaldia partidaren atarian
Partidaren atarian merezitako omenaldia egingo zaie gure hiru kirolari bikainetakoei. Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarra, duela gutxi ISA World Surfing Games 2025 txapelketan munduko txapeldun izan dena, Iñigo Llopis donostiarrarekin eta Nahia Zudaire zubietarrarekin batera, irailean Singapurren jokatutako Txapelketan munduko igeriketa txapeldun izadakoak, zale txuri-urdinen berotasuna eta txaloak jasoko dituzte Anoetako norgehiagokan baloia bueltan hasi aurretik.
Keler Espazioa
Keler Espazioak bi ordu lehenago eta ordubete geroago irekiko ditu ateak. Gastrogune eremua martxan egongo da. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.
Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean
Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.
Trafiko-fluxua partida ondoren
Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia
Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Euskotrenen informazio gehiago (klikatu HEMEN)
Donostiabusen informazio gehiago (klik HEMEN)
Ateen irekiera
Anoetako ateak 20:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Txarteldegia
Anoetako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 19:00etatik aurrera egongo dira martxan.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Anoetako denda ofiziala 10etatik 21:00etara irekiko da. Tabernak 20:00etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Ostiralean jokatzean, bizikleten eta patineteen aparkalekua, Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua, ez da egongo martxan oraingo honetan.