Ez du aurkezpenik behar, baina Alberto De la Bella, Holandara batu zena kontzentraziora, eguerdian azaldu da hedabideen aurrean Angel Oyarzun presidenteorde eta Loren kirol zuzendariarekin batera.
“Ongi etorri etxera”, izan dira Oyarzunen hitzak Albertori. Lorenen hitzetan, “momentu hauetan posizio horrek behar dituen ezaugarri guztiak betetzen ditu Albertok, kontuan izanda Kevin dugula hor”.
De la Bellak Holandan helarazi zigun emozioa izaten jarraitzen du. “Oso pozik nago berriro hemen. Ezin nuen aukera hau pasatzen utzi. Taldea laguntzera nator eta txuri-urdinez gozatzen jarraitzera. Inoiz joan ez naizela sentitzen dut”, esan du Albertok.
Agerraldian aktualitatezko beste gai batzuk jorratu dira. Iñigo Martinezen egoerari buruz, Lorenek Realaren jarrera argi utzi du. “Ez dago ezer ofizialik. Realak bere jarrera helarazi du, ez du negoziaketarik nahi. Gure jokalariekin gozatu nahi dugu eta helburu garrantzitsuak lortu. Badakigu tren horiek iristen direnean ez direla gelditzeko errazak, baina ez dago ezer ofizial eta Realak ez du Iñigoren irteerari buruz hitz egiteko interesik”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin