Realak eta Donostiako 'Instituto del Pintxo'k lankidetza hitzarmena sinatu dute. Realak Anoetan jokatzen dituen partidetan, Hospitality Premium eta Premium Tunnel guneek bi pintxo postu izango dituzte, bertaratzen direnek hiriko tradiziorik adierazgarrienetako batez gozatzeko aukera izan dezaten.
Kuadrilla askorentzat, partida eguna betiko tabernako barran hasten da. Pintxo artean hamaikakoari buruz hitz egiten da, eta partidaren aurreko azken uneak aprobetxatzen dira Anoetara abiatu aurretik. Akordio honek gurean hain errotuta dagoen ohitura hori jaso eta estadiora eramango du. Bertan, tokiko ostalaritzak bere lana ezagutzera emateko aukera izango du, Pintxoaren Institutuaren eskutik.
Donostia eta bere ingurua nazioarteko erreferente gastronomikoa dira. Ospe horretan ekarpen handia egiten dute bai Michelin izarrak dituzten jatetxeek, bai gure auzoei bizia ematen dieten tabernetako barrek. Horietan, gildak tokian tokiko errezetekin eta etxe bakoitzak bere erara landutako platerekin partekatzen du erakusmahaia, baita denborarekin kuadrillen gogokoenak bihurtzen diren sorkuntza berriekin ere.
Realak Gipuzkoako ostalaritzarekin partekatzen ditu lurraldearekiko sustraitzea eta lanbide bat belaunaldiz belaunaldi transmititzearen balioa. Sukalde askotan, Zubietan bezala, urteak irakasten daramatzatenengandik ikasten da, eta iristen direnei beren ekarpenak egiteko lekua eskaintzen zaie. Lankidetza honen bidez, klubak Anoetako ateak irekiko dizkie kultura hori bizirik mantentzen duten profesionalei, eta Hospitality Premium eta Premium Tunnel guneetara bertaratzen direnei Donostia bere pintxoen bidez ere ezagutzeko aukera eskainiko die.
Nazioarteko anbizioa duen kluba izanik, Realak Anoetara etortzen diren beste herrialdeetako zaleek Donostian futbolaren inguruan bizi den giroa ere ezagutzea nahi du. Lehen aldiz bisitatzen gaituztenentzat, estadioan pintxo bat partekatzea hiriko tabernetako barrak ezagutzeko lehen urratsa izan daiteke. Horrela, partidaren oroitzapenarekin batera, bertatik bertara bizitako tradizio bat ere eraman ahal izango dute etxera.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin