Realak eta LASOk lankidetza hitzarmena adostu dute. Era honetan, salgaien garraioan espezializatutako enpresa familia txuri-urdinera batu da hurrengo hiru urteetarako, eta bi erakundeen arteko harremanaren etapa berri bati hasiera eman diote.
Aliantza hau bi erakundeek partekatzen duten filosofian eta haien nortasunaren parte diren balioetan oinarritzen da: ahalegina, konpromisoa, leialtasuna eta lana ondo egiteko grina. Kirolaren eta enpresaren esparruetatik harago doazen printzipio horiek dira lankidetza berri honen oinarria.
LASO tamaina eta pisu bereziko salgaien garraioan espezializatutako enpresa da. Esperientzia zabala du neurri handiko eta pisu handiko kargetarako neurrira egindako irtenbideak garatzen, eta ingeniaritza propioa du munduko edozein lekutan proiektuak gauzatzeko. 2007an Portugalen sortua, enpresak nazioartean presentzia sendoa lortu du. Gainera, aurten Euskadin kokatu du bere zentro garrantzitsuenetako bat, lurraldearekiko lotura eta Realaren ingurunearekiko hurbiltasuna indartuz.
Akordio honen bidez, bi erakundeek indarrak batu dituzte harreman sendo eta iraunkorra eraikitzeko ilusioarekin, futbol-zelaiaren barruan zein kanpoan helburuak eta balioak partekatuz.
Realak ongietorririk beroena eman nahi dio LASOri, eta klubean jarritako konfiantza eskertu. Horrela, elkarrekin egiteko bide berri bati ekingo diote, urte luzez bide hori partekatzeko anbizioz eta ilusioz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin