HIRU GUNEAK 10:00ETAN IREKIKO DIRA

Irabazi arte derbiaren festara batzen da

Apirilaren 2an, igandea, Reale Arenan jokatuko den derbirako prestakuntzak aurrera segitzen du. Irabazi Arteko aktoreak giroa jartzeko hasiera ezin hobea izango dira. Bertan, gazteenek beren pertsonaia gogokoenekin hitz egin eta argazkiak ateratzeko aukera izango dute.

Keler Espazioko ateak 10:00etan irekiko dira eta ekitaldiaren aurkezpen labur bat egingo da 10:15ean. Gazteenen artean sentsazio handia sortzen duten aktoreek ez dute galdu nahi izan topaketa garrantzitsu hau, eta zuekin guztiekin ospatu nahi dute derbiko festa. Ez ezazue galdu!

Gainera, hiru eremuak ere irekiko dira: Gastrogune, Fan Zone eta LG Gaming.


*Ekitaldian parte hartzeko beharrezkoa izango da partidako sarrera aurkeztea.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!