Realak norgehiagoka garrantzitsu bat jokatuko du larunbat honetan. Txuri-urdinek Jose Luis Orbegozon hartuko dute 18:30tatik aurrera Zaragoza CFF, Liga Iberdrolako azken sailkatua. Gonzalo Arconadaren estreinakoan, gipuzkoarrek dinamika onarekin jarraitu nahi izango dute sailkapenean gorantz egiteko.
Zaragoza CFF-k denboraldi hasiera gogorra izan du. Aragoitarrek ez dute garaipenik lortu jokatu diren 10 jardunaldietan eta mailan gol gehien jaso duten bigarren taldea da, 25 hain zuzen ere. Puntuak Zubietan geratu behar dira, ezin dute ihes egin. GOAZEN NESKAK!!!
Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Ramajo, Gaste, Iraia, N. Miralles, Soldevila, L. Baños, B. Beltran, Chini, Etxezarreta, Titay, Beristain, Zornoza, Leyre F., N. Eizagirre, Manu, Michi eta Nahikari. Kanpoan geratuko den jokalaria zelaian ezagutuko da. Itxaso Uriarte baja medikoa da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin