Nesken taldeak Vallekasen jokatuko du asteburu honetan Rayoren kirol hirian. Txuri-urdinek gertutik jarraitu nahi dituzte Erreginaren Kopa jokatzeko ahalbidetzen dituzten postuak eta horretako hiru puntuak lortu behar izango dituzte. Badajozen jokatutako azken neurketaren ondoren, zorte hobeagoa merezi izan zuten, gipuzkoarrak ziur daude beren jokoan eta dena ematera irtengo dira.
Rayo Vallecanok 25 puntu ditu, Realak baino 5 gehiago, eta zortzigarren dago sailkatuta. Etxean hiru partida jarraian galdu eta gero, Athletic Club, Valentzia eta Atletico de Madriden aurka, Granadilla hartu zuten mendean azken norgehiagokan eta sendo jarraitu nahi izango dute Vallekasen. Neurketa zuzenean eskainiko du BeIN Sportsek.
Deialdia ondorengo jokalariek osatzen dute: Cris, Mariasun, Gaste, Soldevila, N. Mendoza, L. Baños, Ramajo, Etxezarreta, Titay, Chini, Itxaso, Cirauqui, Beristain, M. Zelaia, N. Eizagirre, Aintzane, Nahikari. Nuria Sanchez, Leyre Fernandez eta Manuela Lareo baja medikoak dira. Iraia Iparragirre baja da erabaki teknikoagatik.
 
     Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin