Sansek Zamora CF bisitatuko du igande honetan. Txuri-urdinek garaipena bilatuko dute azken hiru partidatan porrot bat eta bi berdinketa lortu ondoren. Azkeneko jardunaldian puntu bat lortu zuten Barça Atlètic-i egindako bisitan, nahiz eta bigarren zatian bederatzi jokalarirekin gelditu. Etxeko taldeak, bestalde, Ponferradinaren aurka berdindu zuen ligan jokatutako azken neurketan. Partida garrantzitsua garaipenaren bidera bueltatzeko eta sailkapeneko lehen postuetan mantentzeko. Aupa Sanse!
CD SUBIZA - REAL C (LARUNBATA, 16:30)
Gure hirugarren taldeak CD Subiza bisitatuko du larunbatean. Txuri-urdinek denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuten azkeneko jardunaldian Barbastroren aurka. Óscar Fernándezen taldea momentu onarekin jarraitzen saiatuko da ligan bost porrot jarraian izan dituen talde baten aurka.
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
15:00 Infantila - Intxurre KKE (RSTV)
17:15 Emakumezkoen B Taldea - Sporting de Gijón (RSTV)
19:15 Easo - Bergara KE (RSTV)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin