Emakumezkoen taldeak jarraipena eman nahi dio bere bolada onari. Gonzalo Arconadak zuzendutako taldeak garaipen sendo bat lortu zuen aurreko asteburuan eta beste hiru puntu berri eskuratzeko helburuarekin doaz Tenerifera. Erreginaren Kopa bost puntura dago, bosgarren sailkatuaren etxean emaitza on bat atxikitzea behin betiko aurrera pauso bat suposatuko luke.
Enpresa ez da erraza izango. Granadillaren denboraldia bikaina izaten ari da, 34 puntu eta laugarren sailkatuarekin berdindua, Valencia CF-ekin. Hori gutxi balitz, kanariarren urte hasiera aipatzekoa da, lau garaipen eta berdinketa bat. Txuri-urdinek erakutsi dute gai direla edozein arerioen aurrean lehiatzeko eta igandean berriro egingo dute La Palmeran.
Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Gaste, Ramajo, Iraia, N. Miralles, Soldevila, L. Baños, B. Beltrán, Chini, Etxezarreta, Itxaso, Beristain, Zornoza, N. Eizagirre, Leyre F., Michi eta Nahikari. Manu Lareo baja medikoa da eta Titay Calvo kanpoan geratzen da erabaki teknikoagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin