CD TERRASSA – REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:30)

Irabazten jarraitu

Belar hockeyko gure taldeak liga jardunaldi berri bati ekingo dio, oraingo honetan CD Terrassari bisita eginez. Txuri-urdinek Pozuelo menderatu zuten joan den asteburuan eta irteera honetan beste garaipen bat lortu nahi dute sailkapenean pixka bat gorago egoteko.

Play offetako postuak eskuraezinak direnez, Ivan Lorenteren taldeak puntu bakarrera dagoen seigarren postuagatik borrokatu behar du eta ikasturtea sentsazio onekin amaitu. Igandeko aurkaria arrisku postuetatik ateratzeko borrokan dabil eta norgehiagoka bizia eta itxia espero da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!