SANSE 1-2 REAL MURCIA

Iraulita

Vídeo

Sansek porrota jaso du Zubietan Real Murciaren aurka (1-2) azken txanpan, 75 minutuz neurketa kontrolpean izan ostean.

Lehen zatia bi taldeen etengabeko iritsierekin eta arrisku-egoerekin burutu da. Espekulatu gabe eta aurkariaren atea atsedenik gabe bilatzen. Lehenengo biak txuri-urdinek izan dituzte, Kortajarenaren erremate batekin (etxeko atzelariek estali dutena) eta Magunazelaiaren erremate batekin, zutoinean jo duena. Murtziarrek ere bereak izan dituzte, lehenik Pedro Leonen falta jaurtiketa indartsu batekin eta gero Ganeten urruneko beste erremate batekin, eta bietan Marrero bikain aritu da. Bere aldetik, argiena korner batean iritsi da, Iñigo Peñaren burukadaren ondoren. Atsedenaldia iritsi baino lehe gure filialak aurrea hartzea lortu du kontraeraso baten ondoren. Martonek goialdetik gainditu du kanpoko atezaina, Martinen pase sakona aprobetxatuta. Gol ikusgarria.

Partida berriro hasi bezain laster oso gertu egon da bigarrena, baina kanpokoen atzelariek Dadieren errematea estali dute. Bisitariak urrutitik saiatu dira, txuri-urdinen arean arriskuz sartzeko zailtasunaren aurrean. Pedro Leon jaurtiketa indartsu batekin ausartu da, baina aterik ikusi gabe. Argienetako bat amaierarako hogeira iritsi da, Pedro Leonen barnekaldi batekin, beste behin ere,  Marrerok urrundu duena, esku hartze handi batekin. Hamar minutu eskasetan eta jokalari beraren bi ekintza oso antzekoetan, murtziarrek markagailuari buelta ematea lortu dute Dani Vegaren bitartez. Txuri-urdinak amaieraraino saiatu dira, baina arriskurik sortu gabe.

Gure filialaren porrota azken minutuetan. Astelehenetik aurrera beste hitzordu bat prestatuko du, igo berria den beste talde boteretsu baten aurka: Intercity. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Ezkurdia (Cantero, min. 78), Gómez (Teijeira, min. 83), Olasagasti, Dadie (Marín, min. 60), Kortajarena, Magunazelaia (Zoilo, min. 78), Martín eta Martón (Agirre, min 60).

Real Murcia: Miguel Serna, Javi Rueda, Alberto Gonz, Iñigo Piña, Solá (Dani Vega, min. 77), Pedro León (kap.), Ganet (Ale Galindo, min. 89), Julio Gracia, Sergio Aguza (Iván Casado, min. 77), Loren Burón (Zeidane, min. 64) eta Miku (Carrasco, min. 64).

Golak: 1-0: Martón, min. 41; 1-1: Dani Vega, min. 78; 1-2: Dani Vega, min. 87

Epailea: Pozueta Rodríguez. Txartel horia erakutsi die etxeko Ezkurdia, Arambarri, Dadie eta Magunazelaiari eta kanpoko Sergio Aguza eta Loren Buroni.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!