Sansek SD Logroñes hartuko du larunbat honetan Zubietan. Azken asteetan garaipenik lortu gabe egon ondoren, txuri-urdinek aukera paregabea dute helburu hori lortzeko jardunaldi honetan. Gure filiala ez dago sasoi onean, baina egoera iraultzeko eta urteko lehen hiru puntuak lortzeko gogoz dator, jaitsiera postuetan dagoen talde baten aurrean. Iritsi behar du. Hau da eguna. Aupa Sanse!
REAL C – CD CALAHORRA (IGANDEA, 17:00)
REAL C – CD CALAHORRA (IGANDEA, 17:00)
Gure hirugarren taldeak Calahorra hartuko du igande honetan Zubietan. Txuri-urdinak Barakaldoren aurka porrot gogorra jasotzetik datoz eta aurten galdu gabe mantentzen den talde baten aurka euren bertsiorik onena ematea dute helburu.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Infantila – Gure Txokoa KKE (RSTV)
16:00 Easo – SD Beasain (RSTV)
Igandea:
17:00 Real C – CD Calahorra (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin