DEPORTIVO ABANCA - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:00)

Iritsi da

Zazpi hilabete baino gehiagoko etenaldiaren ondoren, emakumezkoen taldea igande honetan estreinatuko da Primera Iberdrolan, 12:00etan, Deportivo Abanca taldearen aurka. Denboraldi-aurre atipikoa izan da, lan-karga handikoa, baina txuri-urdinek Natalia Arroyok lortu nahi duena praktikan jarri dute; baloia menderatzea eta berarekin ausartzea.

Bestalde, Coruñako taldea errebelazio handia izan zen aurreko denboraldian eta, ondorioz, laugarren postuan amaitu zuten denboraldia futbol erakargarri batekin, baloiarekin protagonista izan zirelarik. Joan den asteburuan Athletic Cluben aurka hasi zuten txapelketa Lezaman, bizkaitarren aldeko 2-1 emaitzarekin. 

Rayo Vallecanoren aurkako lehen jardunaldiko atzerapenaren ostean, baloia errodatzen hasteko gogoz iritsiko dira. Ilusioz beteriko denboraldi honetan, taldeak sailkapeneko gune noblean sendotu eta onenen aurka lehiatu nahi du. Neurketa GOL katearen bitartez jarraitu ahal izango da zuzenean.


Natalia Arroyoren prentsaurrekoa: larunbata 10:30

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak prentsaurrekoan agertuko da bihar 10:30etan. Zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVren bitartez. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!