Real Sociedad 6-5 Deportivo Alavés

Irribarrea bueltan da

Vídeo

Realak 6-5 irabazi dio Deportivo Alavesi, etengabeko joan-etorriak eduki dituen eta 11 gol egin dituzten buruz burukoan. 

Partida oso ondo hasi da txuri-urdinentzat. Lehenengo jokaldian, etxekoek ateratako korner baten ostean, Etxezarretak erdiraketa bat jaso eta boleaz gurutzatu du baloia, partidako lehena jartzeko. Jarraian, Natalia Arroyoren neskek paseak konbinatzen jarraitu dute, eta Irisen pase bikain baten ondoren, Franssi bakarrik gelditu da Xinen aurrean, eta baselina bati esker, markagailuan zuten aldea handitu du 8. minutuan. Donostiarrek ez dute amore eman, eta beste jokaldi on batean, Irisek beste pase on bat eman dio Jenseni, baina erasotzailearen jaurtiketak ez du aterik aurkitu. 30. minutuan, Franssik gola oparitu nahi izan dio Jenseni, baina bisitarien aldaratze baten ondoren, finlandiarrak bakarrik jaso du baloia, nahi bezala errematatu eta hirugarrena egiteko. Iñigo Juaristiren neskak ondo aprobetxatu dute sortu duten erasoko jokaldi bakarrenetakoa. Carrillok area kanpoan jaso du baloia, eta kontrolatu gabe, atearen ezkerreko zutoinaren ondoan jarri du baloia, arabarren lehenengoa lortzeko. Eta lehen zatiko azken minutuan, bisitariek korner on bat atera dute, Elbak buruz errematatu du eta markagailuko aldea batera murriztu du.

Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da, Reala lehen minututik entxufatuta. Amaiur izan da lehen jokaldiko protagonista, Franssirekin paseak konbinatu ondoren, atezaina driblatu baitu bere ligako hamargarren gola lortzeko. Hurrengo jokaldian, Andreiak baloia lapurtu dio Gemari, pilota atzetik jokatzen atera nahian zebilela, eta Xin driblatu du, ondoren baloia sarera bultzatzeko. Jarraian, paperak aldatu dituzte, eta Chamorro izan da baloi bat lapurtu eta markagailuan 5-2koa jarri duena. Partida zoroa izan da, eta Amaiurren beste gol on batekin jarraitu du bere lerroan, Franssiren beste asistentzia baten ostean. Aldaketekin, partida frenetikoa baretu egin da eta bi taldeak jabetza luzeei eusten saiatu dira. Alavesek ondo erantzun du azken minutuetan, eta Carla sartu berriaren bitartez 6-5 jarri dira 3 minuturen faltan, areaz kanpotik egindako bi golen ostean. Baina donostiarrek berdinketa saiakera guztiak saihestu dituzte eta epaileak amaiera adierazi du.

Partida bikaina gaur Zubietan bizitakoa, berriz ere hiruna batzeko eta azken partidetako bolada irregularra alde batera uzteko. Datorren astean Valentziara bidaiatuko dute UD Levanteren aurka jokatzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Nanclares, Iraia, Etxezarreta, Vanegas (Izarne, min. 71), Poljak, Iris (Gemma, min. 68), Andreia (Maddi, min. 79), N. Eizagirre (kap.), Amaiur (Mirari, min. 68), Jensen eta Franssi.

Deportivo Alavés: Xin, Laborde, Ohale, Elba (kap.), Sáez, Aby (Carrillo, min. 24), Soliveres (Ornella, min. 82), Morera, Facila, Chamorro (Carla, min. 82) eta San Adrián.

Golak: 1-0: Etxezarreta, min. 04; 2-0: Franssi, min. 08; 3-0: Franssi, min. 29; 3-1: Carrillo, min. 34; 3-2: Elba, min. 45; 4-2: Amaiur, min. 48; 5-2: Andreia, min. 54; 5-3: Chamorro, min. 62; 6-3: Amaiur, min. 63; 6-4: Carla, min. 86; 6-5: Carla, min. 88; 

Epailea: Planes Terol. Kanpoko Soliveresi atera dio txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!