Irteera zaila Sansek izango duena igandean Mieresera. Txuri-urdinek Caudal Deportivo bisitatutako dute 17:00etatik aurrera, moralez beteta iritsiko den arerioa UD Logroñes garaitu eta gero. Hermanos Antuña estadioko zelai artifizialak zailtasun puntu altuago bat ipiniko dio partidari, baina gazteek etxetik kanpo jokatu dituzten hiru partidetatik bi irabazi dituzte.
Imanol Alguacilen mutilek ez dute goiko taldeen estela galdu nahi eta garaipena lortu behar izango dute horretarako Asturiasen. Froga ona izango da maila altuko multzo batean beren hobekuntzarekin jarraitzen duten gazteentzat.
Deialdia ondorengoa da: Zubiaurre, Garrancho, Alex, Ugarte, Le Normand, Lapeña, Arrieta, Muñoz, Sanz, Guevara, Saenz, Olaizola, Muguruza, Capilla, Merquelanz, Calvillo eta Jauregi. Baja medikua dira Sisniega, Gorostidi eta Sangalli.
Real Sociedad C - Deportivo Alavés B (igandea, 17:00)
Realeko hirugarren taldeak liga hasierako bolada onari jarraipena eman nahi izango dio igandean Zubietako z7an Deportivo Alaves B-ren aurka (17:00). Babazorroek, aurreko urtean playoffetara sailkatu zirenak, ez dute ondo hasi denboraldia.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin