166 lagunek eman dute izena datorren ostiralean Las Palmasen (19: 30ean) jokatuko dugun partida zuzenean ikusteko. Hau da, gehieneko kupoa (195) ez da gainditu eta, beraz, eskaera guztiei erantzun ahal izan zaie.
Sarrerak bihar 10:00etatik 20:00etara jaso beharko dira Bazkideentzako Arreta Bulegoan, Reale Arenan. Bazkidearen NAN edo txartela edo RS Fan eskatuko da.
Gogoratzen dizuegu ez dela onartuko izen-aldaketarik txarteldegian ordaintzerakoan. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin