TOLOSA CF 2-3 REAL C

Izugarria

Gure hirugarren taldeak garaipen heroikoa lortu du gaur arratsaldean Berazubin Tolosaren aurka bi eta hiru irabazi ostean. Lehen zatiko aukera bakarra golean amaitu da. De Albaren falta jaurtiketa zuzena eta etxekoak markagailuan aurretik partidako lehen hamar minutuak bete ondoren. Txuri-urdinek gidatu dute jokoa, baina sakontasunik gabe. Borroka asko eta joko gehiena zelai erdian, baina areetara iristeko arriskurik gabe.

Bigarren zatian gehiago izan dira kanpokoak eta norgehiagoka berdintzea lortu dute. Magunazelaiaren asistentzia eta Kortajarenaren erremate bikaina banakoa egiteko. Partida ireki egin da hemendik aurrera eta gure bigarren filialak garaipena bilatu du, baina kontraeraso batean Iñigo Sanchezek bigarrena egin du area ertzeko erremate bikain bati esker. Eta porrota oso gertu zegoenean, luzapenean jada, Karrikaburuk penaltiz berdindu du partida eta, azken jokaldian, Karrikaburuk berriro ere hirugarren gola sartu du beste hiru puntu lortzeko. Horrela, txuri-urdinak hirugarren postuan kokatzen dira. Datorren astean Santutxu hartuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Tolosa CF: Agirre, Almandoz, Ituarte, Revilla, Zipitri (Garmendia, min. 60), I. Sanchez (Aierbe, min. 81), Del Pozo, Etxeberria, Zubeldia (Zabaleta, min. 60), Ruiz (Marcos, min. 69) eta De Alba (I. Hernandez, min. 81).

Real Sociedad: Marrero, Carbonell (P. Rodriguez, min. 77), Sukia, Obeso, Irazu (Regil, min. 66), Zubillaga, Magunazelaia, Dadie (Goñi, min. 46), Kortajarena, Teijeira (Goikoetxea, min. 46) eta Lespinasse (Karrikaburu, min. 36).

Golak: 1-0: De Alba min. 11; 1-1: Kortajarena, min. 53; 2-1: I. Sanchez, min. 76; 2-2: Karrikaburu, min. 93; 2-3: Karrikaburu, min. 95

Epailea: Azkuenaga Astorkiza. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia eta Garmendiari eta kanpoko Teijeirari. Etxeko Almandoz kanporatu du txartel hori bikoitza erakutsi ostean (min. 92).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!