REAL SOCIEDAD 3-1 SL BENFICA

Izugarria

Ia ez dago hitzik Realak gaur gauean eman duen erakustaldia deskribatzeko. Beteta zegoen Reale Arenan, txuri-urdinek hiru eta bat irabazi diote Benficari, portugaldar txapeldunaren gainetik literalki igaro diren partida bikain batean. Final-zortzirenak oso gertu daude.

Hogei minututan hiru eta huts irabazten baduzu, bikain egiten ari zara. Eta hala izan da. Realak erritmo, presio eta, batez ere, futbolaren bidez merendatu da Portugalgo taldea. Merinok egin du lehena, Aihenen ustekabeko bidalketa bat sarera errematatuz. Oyarzabalek bigarrena egin du Otamendiri lehia irabazi eta gero. Hirugarrena Barreneren artelana izan da, baloia barrura bidaliz. Erokeria izan da. Gainera, Merinoren gol bat bertan behera geratu da baloia eskuarekin ukitzeagatik, eta Braisek huts egindako penaltia ere bai, baloiak zutoinean jo baitu. Benficak, Remirok ondo gelditu duen errematea izan ezik, ez du arriskurik erakutsi. Atsedenaldian, txalo zaparrada harmailetatik taldearentzat. Ez da gutxiagorako izan.

Bigarren zatiaren hasieran, jokaldi isolatu batean, Rafa Silvaren golari esker aldea murriztu dute portugaldarrek. Kanpokoek lehenengo zatian baino hobeto egon dira, baina hobekuntza hori ez da nahikoa izan sendo mantendu den eta nagusi izaten eta errenta handitzeko aukerak sortzen jarraitu duen Reala menderatzeko. Zubimendik abagunea izan du, baina bere bolea kanpora joan da gutxigatik, Barrenek egindako beste erremate gurutzatu bat bezala.

Benetako gozamena izan da. Unea gozatu behar da. Taldea egiten ari den guztia baloratzea eta eskutik helduta jarraitzea. Ohiz kanpoko zerbait normalizatzen ari da. Ia UEFA Champions Leagueko final-zortzirenetan gaude. Laster esaten da. Eta oraindik bi jardunaldi falta dira multzoko fasea amaitzeko. Izugarria da. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Odriozola, min.85), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Turrientes, min.70), Barrene (Zakharyan, min.78), Take (Carlos Fernández, min.70) eta Oyarzabal (kap).

SL Benfica: Trubin, Antonio Silva, Otamendi (kap), Morato, Neves, Florentino (Jurasek, min.31, Joao Mario (Chiquiño, min.85), Aursnes, Di María (Tengstedt, min.85), Rafa Silva (Guedes, min.85) eta Cabral (Musa, min.64).

Golak: 1-0: Merino, min.7. 2-0: Oyarzabal, min.11. 3-0: Barrene, min.21. 3-1: Rafa Silva, min.49.

Epailea: Anthony Taylor (Ingalaterra). Txartel horia erakutsi die etxeko Barreneri eta kanpoko Florentinori.

Asistentzia: 36.815 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!