Bisita

J1 League txapelketa, Realarekin

Gaur arratsaldean japoniar ligako ordezkariek gure instalazioak bisitatu dituzte. MR Hiromi Hara, J. League txapelketako presidenteordea, MR Mitsusada Horie, AC Nagano Parceiroko presiedntea, MR Daisuke Hasimoto, Tochigi SC klubeko presidentea, MR Tsuyoshi Tokushige, Kagoshima United FC taldeko presidentea, MR Keishiro Kurabayashi, FC Ryukyuko presidentea, eta MR Jun Koyama, Fujieda MYFC klubeko presidentea, MR Nobuhiro Masu (gazteen garapenaren entrenatzailea) eta MS Akane Suzuki (J. League txapelketako harreman internazionalen arduraduna) izan dira bisitan. Bisita japoniar ligak eta Realak entrenatzaile japoniarrei haien heziketan laguntzeko ­duten akordioari esker izan da. Eguerdian Donostiara iritsi dira eta arratsaldean Anoeta Estadioa eta Real100 Museoa bisitatu dute. Ondoren Zubietara joan dira instalazio txuri-urdinak gertutik ezagutzeko. Beste pauso bat J1 League txapelketarekin dagoen harremana sendotzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!