Adnan Januzaj zaleen maitasuna jaso du gaurkoan. Mila bat zale gerturatu dira Anoetara gure futbolari berriari ongietorria emateko. Aurrelaria Anoetako palkotik atera da eta zelaira jeitsi aurretik armailak gurutzatu ditu bere familia berria agurtuz.
Baloiari ohiko tokeak eman eta gero, belgiarrak opariak banatu ditu eta zaleekin argazkiak atera ditu. Horietako batzuk, gainera, jokalaria aldagelaraino laguntzeko aukera izan dute eta berarekin une atsegin bat pasatzeko parada. Familiako kidea dugu dagoeneko. Ongietorri, Adnan!