Belar hockeyko gure taldeak jardunaldi bikoitza izango du asteburu honetan. Jorge Perezek zuzenduriko gazteek lan doblea izango dute Bera Beran.
Bihar, larunbata, RC Polo izango du aurkari, laugarren sailkatua eta ligako titulua lortzeko lehian sartzeko hautagai argia. Joan den asteburuan Juniorren aurka gure taldeak lortutako garaipenak moralez bete ditu txuri-urdinak.
Igandean, berriz, UD Taburiente izango da aurkaria. Kanariar Uharteetako koadroa donostiarrak baino puntu bat gorago dago, beraz, norgehiagoka parekatua aurreikusten da. Kanariarren ezaugarri nagusia neurketa itxietan ondo mugitzea da, eta, beraz, kalitatea azaleratu beharko dute gipuzkoarrek jokoa gehiegi nahastu ez dadin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin