Take Kubok gol handiak besterik ez ditu markatzen. Atzo Danimarkan errepikatu zuen. Aurkarien arteko beste sigi-saga bat, eskuadrari egindako ezkerkada geldiezinarekin amaitu zena. "Txitxarro" horrek lasaitasuna eman zion taldeari, eta UEFAk Europako jardunaldiko goletako bat izendatu du. Estekan klik egin eta Take Kuboren alde bozkatu dezakezu.