Aste honetako bigarren partida jokatuko du bihar nesken taldeak. Txuri-urdinak Albacetera bidaiatuko dute bihar 11:30etatik aurrera Liga Iberdrolako hamabigarren jardunaldia jokatzeko. Zaragozaren aurka lortutako gol festak taldearen momentu ona berretsi zuen eta biharko helburua bide horretatik jarraitzea izango da.
Denboraldi ona betetzen ari da Fundacion Albacete. Andres Iniesta Kirol Hirian jokatutako azken partidan garaipena lortu zuen Levantern aurrean, biharko partida gogorra izango denaren erakusle bat.
Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Ramajo, Gaste, Iraia, N. Miralles, Soldevila, L. Baños, B. Beltran, Chini, Etxezarreta, Beristain, Zornoza, Leyre F., N. Eizagirre, Manu, Michi eta Nahikari. Kanpoan geratuko den jokalaria zelaian ezagutuko da. Itxaso Uriarte baja medikoa da eta Titay Calvo erabaki teknikoagatik geratu da kanpoan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin