FUNDACION ALBACETE 0-1 REAL SOCIEDAD

Jarrai dezala

Realaren garaipen berri bat, gaurkoan Fundacion Albaceteren aurka Nahikariren gol bati esker. Ohikoa bihurtzen ari da azkeneko hilabeteetan.

Hasiera ezinhobea izan du neurketak txuri-urdinentzat. Bosgarren minutuan Nahikarik lehenengo gola (eta azkenean bakarra) egin du Elena de Tororen aurrean bakarrik geratu ondoren. Gipuzkoarrek sufritzen jakin dute bigarren zatian abantaila mantentzeko. Aukariak punturen bat lortzeko beharra zuen beheko postuak atzean uzteko eta horregatik presioa beraiek zuten. Gonzalo Arconadan neskak, aldiz, ondo aritu dira arlo horretan.

Ez dira gauzak aldatu bigarren zatian. Neurketa parekatua, baina etxekoak aukera gehiago sortuz berdinketaren bila. Redondo, Bulatovic, Cintia… Fundacion Albacete era guztietara saiatu da, baina gipuzkoarrak sendo aritu dira atzean beste behin, bigarren neurketa jarraian gehituz golik jasan gabe. Kontraerasoren batean, azkeneko minutuetan, Gonzalo Arconadaren neskek gertu izan dute bigarren gola, baina azkenean Nahikariren hasiera gola nahikoa izan da.

Garaipen honekin, txuri-urdinak laugarren postura gerturatzen dira, neurketa batera izanik. Hurrengo astean RCD Espanyolen aurka jokatuko dute, etxetik kanpo berriro ere.

Fitxa teknikoa:

Fundacion Albacete: Elena de Toro, Padi (Pomares, min. 75), Miri, Fernandez, Redondo, Navarro (Mati, min. 65), Cintia, Florentino (Bulatovic, min. 65), Luzardo, Leles, Kuki (Lorca, min. 76).

Real Sociedad: Quiñones, Soldevila, N. Mendoza, Maddi, B. Beltrán (Iraia, min. 62), L. Baños, Chini (Etxezarreta, min. 65), Itxaso, M. Cardona (Palacios, min. 84), C. Bautista (C. Bautista, min. 60), Nahikari.

Gola: 0-1: Nahikari, min. 5

Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia erakutsi die etxeko Claudia, Leles eta Miriri eta kanpoko Maddiri.

Gonzalo Arconada: “Meritu handia du”

Realeko entrenatzaileak Real Sociedad TV-rekin hitz egin du Albaceten lortutako garaipenaren ondoren: “Neurketa desatsegina izan da zelaiaren egoeraren ondorioz. Belarra aste guztian zehar moztu gabe egon da. Partida parekatua izan da, gu ondo hasi gara eta aukerak izan ditugu garaipena bideratzeko, baina gero sufritzea tokatu zaigu. Taldeak edozein egoeretan joka dezakeela erakutsi du. Garaipen honek meritu handia du eta zoriondu egin behar zaie lortutako hiru puntuengatik”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!