Realak garaipen berri bat lortu du Zubietan Real Betis 1-0 gainditu ondoren. Txuri-urdinen dinamika ezin hobea izaten ari da denboraldi amaieran.
Gipuzkoarrek neurketa hasieratik estutu dute eta lehen minututan arerioak galdu duen baloi bat aprobetxatu dute gola lortzeko. Nahikarik baloia lapurtu du eta Nerea Eizagirre bakarrik aurkitu du pasea emateko eta garaipenaren gola egiteko. Gonzalo Arconadaren taldeak partidaren nagusitasuna izan du. Aukera gutxi izan arren, txuri-urdinek ez dute arazorik izan defentsa lanetan. Sendotasuna nabarmena izan da aurkariaren arriskua urruntzeko.
Real Betisek gertu izan du berdinketaren gola bigarren zatiaren hasieran. Rocioren burukada, hala ere, kanpora joan da. Ondoren Chinik eta Nahikarik, bi jaurtiketa indartsuen bidez, garaipena berresteko aukera izan dute, baina atezainak Realaren bigarren gola saihestu du. Gipuzkoarrek neurketa lasaitu dute baloiaren jabetza izanez. Azken minututan aurkariak partida estutu du, baina hiru puntuak etxean gelditu dira.
Txuri-urdinak bosgarren postuan kokatzen dira une batez. Hurrengo jardualdian, azken-aurrekoa, gipuzkoarrek Huelvako Sporting bisitatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Quiñones, M. Cardona (Iraia, min. 46), Etxezarreta, Maddi, N. Mendoza, B. Beltran, Chini, Itxaso, Palacios (Manu, min. 83), N. Eizagirre (C. Bautista, min. 46), Nahikari (L. Baños, min. 70).
Real Betis: Dolan, Van Dongen, Ana (Yiyi, min. 56), Romero (Szymanowski, min. 56), Irene, Priscila, Virgy (Marta Pérez, min. 82), Nuria, Rosa, Rocio, Paula (Blanco, min. 62).
Gola: 1-0: N. Eizagirre, min. 9
Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi die etxeko Nahikariri eta kanpoko Virgy, Ana eta Rosari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin